Créer jeu
Jouer Relier Colonnes

Funtzio energetikoan dihardute. Batez ere, energia kantitate nabariak metatzen dituzte. Naturan egoera solidoan zein likidoan aurki ditzakegu. Ez dira uretan disolbatzen.

Funtzio erregulatzailea. Gure gorputzak ezin ditu sortu eta kantitate txikian behar ditu. Izaera kimikoaren ikuspuntutik, askotariko taldea da.

Funtzio plastikoa edo berritzailea eta funtzio erregulatzailea. Uretan disolbatuta eta elikagai gehienetan ageri dira.

Funtzio energetikoa betetzen dute. Zehatzago, berehalako eta etengabeko energia-iturria eskaintzen digute. Zapore gozoa izan dezakete.

Funtzio erregulatzailea eta funtzio plastikoa edo berritzailea. Gure gorputzaren osagai nagusiena da. Bere baitan gertatzen dira, besteak beste, zelulako erreakzio kimikoak.

Funtzio plastikoa eta berritzaileaz gain, funtzio erregulatzailea ere betetzen dute. Gure giharretan aurki ditzakegu eta prozesu motabolikoen orekaz ere arduratzen dira. Aminazidoz osatutako kate erraldoiak dira.