Créer jeu
Jouer Froggy Jumps
1. Gizakion nutrizio-funtzioan, honako aparatuek parte hartzen dute:
A
Digestio-aparatuak, zirkulazio-aparatuak eta iraitz-aparatuak.
B
Digestio-aparatuak.
C
Digestio-aparatuak, zirkulazio-aparatuak, arnas-aparatuak eta iraitz-aparatuak.
2. Gizakiok, nutrizio-funtzioaren bidez, elikagaiak...
A
gorputzean bertan sortzen ditugu, ingurunearekin materia-energia trukerik eman gabe.
B
kanpotik hartu ostean, gorputzean eraldatu, erabili eta hondakin moduan kanporatu ere egiten ditugu.
C
ingurunetik hartzen ditugu, bere horretan eraldatu gabe erabiltzeko.
3. Elikagaiak...
A
mantenugaiz osatuta daude
B
deskonposatu gabe erabil ditzake gure gorputzak.
C
A eta B zuzenak dira
4. Mantenugaiak edo nutrienteak...
A
elikagaietan daude, eta batzuk, ezinbestekoak ditugu bizirauteko.
B
besteak beste, animaliak eta landareak irentsiz eskuratzen ditugu.
C
A eta B egia dira.
5. Gizakiok, animalia...
A
heterotrofoak gara.
B
autotrofoak gara.
C
heterotrofo zein autotrofo izan gaitezke, egoeraren arabera.
6. Heterotrofoek...
A
elikagaiak kanpotik hartzen dituzte.
B
nutriente edo mantenugaiak ekoiz ditzakete.
C
ez dute beste bizidunen beharrik nutrizio-funtzioa betetzeko.
7. Elikatzea...
A
elikagaiak hartu eta irenstea da.
B
lotura hestua du tokian tokiko ohiturekin.
C
A eta B zuzenak dira.
8. Nutrizioa...
A
elikagaietatik mantenugaiak lortu, eraldatu eta gorputz-egituretara bideratzen dituen prozesua da.
B
elikatzea ez bezala, gure borondatetik aparteko prozesua da.
C
A eta B zuzenak dira.