Goiz guztiak du bere arratsaldea.
Goiz gorri, arrats euri. Goizean oskorri, gauean iturri. Goizeko laino gorri gaueko iturri.
Gozoago beti auzoko ogia.
Gorrik txarrena, entzun nahi ez duena!
Hala ez baldin bada, halatsu.
Haizea nora, zapiak hara.
Hamalau ofizio, hamabost miseria.
Guztien gogora egitea da gauza nekea.
Haitzean jaioak haitzera nahi.
Haginak dantzan, sabela pozik.
Gogoko tokian aldaparik ez.
Ezinezkoa da pertsona guztiekin ondo gelditzea eta denen gustua betetzea.
Bakoitzak bere sorlekua izaten du gustuko.
Gauza bat interesatzen ez zaigunean ez diogu kasurik egiten.
Gauza asko dakizkienak askotan ez du bat ere ondo menperatzen edo oso sakonean behintzat.
Gustuko gauzak gustura egiten ditugu, zailak izan arren.
Ez dakit ziur hala izan zen baina ez nabil urruti.
Komeni zaionaren arabera alde batera edo bestera egiten duenari esaten zaio (txaketeroari), interesaren arabera jokatzen duenari.
Jaten ari garen bitartean gustura egoten gara normalean.
Gauza guztiek dute bere alde ona eta bere alde txarra.
Goizean zerua oso gorri ageri denean iluntzean euria egiten du askotan.
Besteena erakargarriago egiten zaigu eta/edo gehiago baloratzen dugu.