1.
Lan bat azkar eta presaka egin eta irakasleari erakutsi ondoren ez al dizu honek inoiz esan? Baina zer da hau? Ez dut ezer ulertzen. Egizu dena berriz eta gero etorri. Horra zer dioen esaera zaharrak azkar eta presaka egindako lanei buruz.
lan Lan alferra lasterra
2.
Gezurrarekin ez dagoela urrutiegi joaterik esan nahi da esaera honetan; gezurretan dabilena, alegia, uste baino lehen harrapatzen dutela askotan:
du hanka Gezurrak motza
3.
Oinez, igerian, hizketan, irakurtzen, soinu jotzen eta beste mila gauza ikasi behar izaten dira. Ezagutzen al duzu inor jaio orduko korrika hasi denik?
da ez Inor ikasia jaiotzen
4.
Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla esan nahi da; etxe barruko eztabaida eta haserreen berri kanpoan zabaldu gabe. Konparazio baten bidez adierazten digu hori esaera zahar honek:
sua Etxeko da estali hautsez etxeko behar
5.
Gertatzen zaizkigun gorabehera, ezbehar eta zailtasunen aurrean ez dugula etsi behar adierazi nahi da esaera honen bidez. Beti aurrera egin behar dugula:
zorrotza gogorrari Ogi hagin
6.
Elkarren arteko gorrotoa adierazteko erabili ohi da atsotitz hau.
ona Bista elkar ikusi eta ezin
7.
Zerbait egin nahi, eta hasieran ez duzu ondo egiten. Lagunak, laguna bada behintzat, esaten dizu: Lasai, saiatu zaitez eta ez ahaztu hau:
da ikasten Eroriz oinez
8.
Goizean zeruan hodei gorriak agertzen badira, gauean euria egingo du. Egin ezazu proba ea esaera hau egia den:
laino iturri gaueko gorri Goizeko
9.
Ikerri bere bizikletan buelta bat egiten uzteko eskatzen badiozu, beti gauza bera erantzungo dizu: "Eeeez! Zeuk ere erosi". Baina edozein egunetan ikusiko duzu Iker beste lagunen baten bizikletan ibiltzen. Hau baita Ikerren legea:
eta gure Nirea zurea nire
10.
Lagunartean pozik gaudenean konturatu gabe joaten zaigu denbora: