Créer jeu
Jouer Froggy Jumps
1. Zer nolako egitura jarraitzen du Rock & Roll-ak
A
8 konpaseko erregularra
B
12 konpaseko Blues-aren egitura
C
irregularra da 7 edo 9 konpasekoa
2. Rock & Roll estiloko hiru musikari ospetsu
A
Elvis Presley, little Richard, Jarry Lee Lewis
B
Jhon coltrane, Elvis Presley eta Mikel Cors
C
Diana Ross, Areta Franklin eta Duke Elligton
3. Helburu ideologikoak dituen musika estiloa, langileria ardatz duena eta aldaketa sozial eta ekonomikoa bilatzen duena.
A
Protesta-abestia
B
Heavy metal
C
Glam rock
4. Rock-aren oinarri estetiko eta instrumentaletatik abiatzen den estiloa, AEBetako tradizio folklorikoen zati bat jasotzen duena.
A
Country Rock
B
rock psikodelikoa
C
Rock progresiboa
5. 60ko hamarkadan Erresuma Batuan sortutako bi talde ospetsuenak aipatu.
A
The Beatles eta Rolling Stones
B
Queen eta Pink Floyd
C
Genesis eta Abba
6. Rock musika estilo bat da, esperientziak drogekin indartzen saiatzen dena. Nabarmenena, LSDa da.
A
Rock psikodelikoa
B
Glam rock
C
Hard Rock
7. 70eko hamarkadan sortutako estiloa, kolorez, mozorro, plataformaz, arropa estuaz, purpurinaz eta makillajez betetako estetika bitxian oinarritzen zena, gizonentzat zein emakumeentzat.
A
Glam Rock (David Bowie)
B
Hard Rock
C
Rock Progresiboa
8. 70eko hamarkadaren lehen erdian sortutako Rock mota. Musikan, gaian eta ikusmenean anbizio eta konplexutasun handiagoa bilatzen duen estetika du ezaugarri.
A
Rock progresiboa
B
Glam rock
C
Hard rock edo rock gogorra
9. 70eko hamarkadan sortu zen, Rock & Roll-ean oinarritzen da eta gitarra distortsionatuak, gitarra elektrikoko soloak, bateria indartsuak ditu, baina, ez da Heavy Metal-a bezain aldarkorra.
A
Hard Rock edo Rock gogorra (Led Zeppelin)
B
Glam Rock
C
Rock progresiboa
10. Bolumen altuan jotzen den erritmo indartsua, soinu biziaren distortsioarekin, anplifikadoreen erabilerarekin, eta erregistro zorrotza duten ahots indartsuekin lagunduta. Baxuak eta pedal bikoitzeko bateriak paper garrantzitsua betetzen dute.
A
Heavy Metal-a edo Metal-a
B
Hard rock
C
Glam rock
11. R&B-etik eratorritako dantza-musika estiloa da. Bere aurreko generoetako elementuak nahastu zituen, Funk-a eta Soul-a kasu, askotan ukitu latinoekin 70. hamarkadaren amaieran dantza-aretoetan ezaguna egin zen.
A
Disko-musika
B
Reggae
C
Soul
12. 1960ko hamarkadan Jamaikan sortutako musika estiloa da. Rocksteady-tik eta Ska-tik eratorritako generoa da, eta bere ezaugarri nagusietako bat erritmoaren etengabeko errepikapena da.
A
Reggae
B
Soul
C
Punk
13. 1970eko amaieran sortu zen Ingalaterran, musika eta kultura-mugimendu gisa. Genero honen sorrera, garaiko Rock industrialaren aurkako matxinadatik dator.
A
punk
B
funk
C
soul
14. Musika elektronikoko estilo multzoa, 80ko hamarkadaren erdialdean sortutakoa
A
House musika
B
Soul
C
Reggae
15. Jatorri afroamerikarreko musika-estiloa da. Erritmo sinkopatua da nagusi eta letrak, izaera probokatzailea du. Modu errezitatuan kantatzen da.
A
Rap
B
pop
C
soul
16. 60ko hamarkadan New Yorken sortutako mugimendu kulturala. Grafitiak, arropa zabala eta Rap musika biltzen ditu besteak beste
A
Hip-hop
B
soul
C
bebop
17. Nirvanako abeslariak, Kurt Cobain-ek, ezagun egingo zuen mugimendu musikal eta estetikoa. Laurogeiko hamarkadan nagusi zen luxutik ihes egiteko estetika pobrea eta metatzailea nabarmentzen dira.
A
Grunge estiloa
B
rap
C
Soul
18. Andaluziako herriaren kultura-adierazpen bereizgarrietako bat, ijitoen munduarekin erlazionatzen dena. Dantzatzeko eta kantatzeko kantu modu bereizgarri bat da.
A
flamenkoa
B
seguidillak
C
house estiloa
19. Hiriko eta latinezko musika dantzagarriaren estiloa, Reggae-a, Hip-hop-a, Bonba eta Saltsa bezalako erritmo latinoekin gazteleraz aurkezten dena.
A
Reggaetoia
B
flamenko
C
soul