HAZKUNDE BEGETATIBOA
IBAI-TERRAZA
UDALERRIA
UDAL-ERROLDA
AUTONOMIA ERKIDEGOA
ANTIZIKLOIA
JAIOTZE-TASA GORDINA
HIRI-SISTEMA
OSPELA
ANPLITUDE TERMIKOA
HIRIGUNE HISTORIKOA
HERIOTZA TASA GORDINA
Leku batean urte batean izandako heriotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urte batean mila biztanleko izandako heriotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 8,43koa da. Apur bat gora egin du biztanleriaren zahartzearen ondorioz. Formula: Heriotza-tasa = hildakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa.
Orientazioaren eraginez, eguzki-izpi txikiena hartzen duen mendi hegala. Eguzkiak jotzen ez duen aldea. Gure latitudeetan, mendietako iparraldeko isurialdea da. Hortaz, alde hotzagoa eta hezeagoa izanen da eta bertara egokitzen den landaretza izanen dugu (pagoa).
(Goi-presioa). Presio ttikiko guneek inguratuta dagoen presio (aireak duen pisua) handiko gunea da. Normalean 1.013 milibaretik goiti jotzen duen presio gunea eta haizea erlojuaren orratza balitz legez biraka dabil inguruan Atmosferaren beheitiko geruzetarantz jotzen. Giro egonkorra ekarri ohi du, eguzkitsua, lehorra, beroa udan eta hotza neguan. (Adib.: Azoreetako Antizikloia).
Ibai baten ertzetan kokatutako zerrenda lau eta garaiak dira. Kuaternarioko klima-txandaketen eraginez sortu ziren. Hotz glaziarreko aldietan, ibaiaren emaria urria da, ura izoztuta dago, higatze-indarrak behera egiten du eta ibilguan, alubioiak edo materialak jalkitzen ditu. Glaziazioen ondotik, ibaiaren emariak goiti egiten du eta ibilgua sakontzen da eta jalkitako alubioiak ibai ertzetan esekita geratzen dira, terrazak eratuz. Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir eta Ebro ibaiek sortutako ibai-terrazak.
Hiriek inguruarekin eta beste hiri batzuekin harremanak dituzte, eta sistemak edo hiri-sareak eratzen dituzte. Hiriek hiri sistemaren barruan hierarkia bat gordetzen dute tamaina, eragin-esparrua eta funtzio edo eginkizunengatik izaten duten eraginaren arabera. Hierarkia tokikoa (hiri ertain eta txikiak), eskualdez-azpikoa (probintziakoa), eskualdeko-metropolia, estatukoa (nazioko metropoliak) eta mundu edo nazioarte mailakoa izan daiteke.
1978ko Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluaren arabera Espainiako lurraldetasuna antolatzen duen autogobernu erregimena gauzatzen deneko probintzia bakarreko edo probintzia askotariko eskualdea. Legegintza autonomia (Biltzar Legegilea edo Parlamentu Autonomikoa), Justizia Auzitegia eta (Gobernu Kontseiluak edo Gobernu Autonomikoak) betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena. Administrazio ikuspegitik probintzia eta udalerrietan banatzen dira, probintzien buru diputazio edo aldundiak dira.
Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleri osoaren arteko erlazioa da, milakoetan adierazita (0/00). Urtebetean mila biztanleko dagoen jaiotza kopurua. Espainian bataz-beste egun 0/00 10,96koa da. Atzerakadaren arrazoiak askotarikoak dira: ikasketak, ohitura eta balioen aldaketak, lan-merkatuko zailtasunak, etab. Formula: Jaiotze-tasa = jaiotakoen kopurua x 1000 / biztanle kopuru osoa.
Herri-administrazioaren edo udalerriaren administrazioaz arduratzen den erakundea, alkate eta zinegotziez osatua dagoena. Zinegotziak sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen dira eta alkatea zinegotziek hautatzen dute. Eginkizuna udalerriko biztanleei zerbitzuak ematea da, biztanleri gehiago zerbitzuak ugariagoak izanen dira.
Udalerri bateko eta une zehatz bateko biztanle guztien erregistroa da. Datuak (demografikoak, ekonomikoak eta sozialak: jaiolekua, bizilekua, sexua, egoera zibila, adina, heziketa maila, lanbidea, etab.) jasotzen dituen dokumentua, 5 urtetik behin gauzatzen da (1 eta 6 amaierako urteetan), baina informatikari esker etengabe berritzen da. Erroldak izaera publikoa du, zentsoak ez. Jaiotzekin, heriotzekin eta egoitza alta eta bajekin etengabe aldatzen den dokumentu dinamikoa da.
Hiria sortu zenetik industria garaira (XIX.m) arte eraikitako aldea da. Gaurko hiriaren azalera txikia hartzen du, baina balio handia du, kultura-ondarea du eta. Askoren multzo historiko eta artistikoa aitortu dituzte, eta beste batzuk UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu ditu (Toledo, Merida, Eivissa…). Alde zaharrak historia luzea du (gehienetan Erdi Arokoak eta ondorengoak), eta, beraz, hainbat etapari dagozkien osagaiak biltzen ditu, hiriaren sorreratik gaur egunera arte. Plano irregularra izan ohi da gehienetan eta bilbadura itxia izaten du. Garai batean, bertako lurraren erabilera askotakoa zen, normalean lanbide, arraza eta erlijioari lotuta. Eta ikuspuntu sozialetik hainbat talde bizi ziren elkarrekin, erdigunea alderik jasoena izanik. Gaur egun zaharberritze politiken emaitzak jasan dituzte. Orain merkataritza, kultura eta turismorako espazio bihurtu dira.
Hazkunde naturala deituta ere. Herri baten hazkunde biologikoa da (mugimendu naturalen ondorio) denbora tarte jakin batean, jaiotako eta hildakoen arteko aldea da. Kopurua absolutuan edo tasen bidez adieraz daiteke. Populazioa hazi edo gutxitu den ikusteko balio du.
Leku bateko hilabeterik hotzeneko eta beroeneko bataz bertzeko tenperaturen artean dagoen aldea.