Créer jeu
Jouer Relier Colonnes

LANDAREDI XEROFILOA

EUROPAR BATASUNEKO NEKAZARITZA POLITIKA (ENP)

HAIZEBEKO ISURIALDEA

ARIDOTASUNA

EGITURA-FUNTSA

ISOTERMAK

HAZKUNDE ERREALA

ANPLITUDE TERMIKOA

HAURREN HERIOTZA TASA

POPULATZE BILDUA

CBD

BIZI ITXAROPENA JAIOTZEAN

10.000 biztanle baino gutiagoko landa-populatze tipologia honetan, landa-etxeak herriak eta udalerriak eratuz taldekatzen dira. Espainiako lurralde osoan hedatzen da, baina Iberiar penintsularen barrualdean da nagusi. Iparraldean ezarpenak txikiak dira eta elkarrengandik hurbil daude, hegoaldean handiagoak dira eta bata bestearengandik urrunduta daude (Andaluziako “Agrohiriak”). Planoen arabera, lineala edo metatua izan daiteke. Barrualdean, populazioa murriztu da nekazari-exodoaren eraginez eta Mediterraneoko kostan populatu, turismoaren eraginez. Hiri-inguruak ere hazi dira, hazkunde demografikoa eta ekonomikoa dela bide.

1962an ezarri zuten nekazaritza politika bateratua. Honen helburuak, besteak beste, ekoizpena handitzea eta elikagaien eta inportazioen mendekotasuna murriztea ziren. Baina handik gutxira, gehiegizko ekoizpena arazo bihurtu zen, zergatia EBko prezioak izan ziren. Munduko merkatuarekin konparatuz, produktuen prezioak altuegiak eta konpetibitate gutxikoak ziren. 2003ko eraldaketak egoera hau zuzendu zuen: nekazariei laguntzak emanez gutxiago ekoizteko eta ustiategiak modernizatzeko, ingurugiroa, kalitatea, ongizatea eta segurtasuna bermatzeko eta lehiakorra eta iraunkorra izateko. Europako Erkidegoko produktuen lehentasuna, hirugarren herrialdeetatik datozenei arantzelak ezarriz.

Leku jakin bateko hazkunde osoa da denbora tarte batean, leku horretako mugimendu naturalen eta migrazio mugimenduen ondorioa da. Hazkunde erreala hazkunde begetatiboari migrazio saldoa batuz edo kenduz kalkulatzen da. Egun, Espainiako probintzia askok saldo negatiboa daukate. Formula: BerH (jaiotzak – heriotzak) + MS (I – E)

Leku batean urte batean jaiotako mila haurretatik, urte bat bete baino lehen hildakoen kopurua. XX. mendean asko jaitsi zen, egun Espainian, 0/00 3,53koa da. Formula: Haurren Heriotza-tasa = urte 1 bete aurretik hildako haurren kopurua x 1000 / jaiotakoen haurren kopuru osoa.

Negozio erdigunea. Merkataritza funtzioa, funtzio finantzarioa (bankuak eta negozio zentroak) eta administrazio zerbitzuak izaten dira bertan. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira bere zentralitateagatik eta irismen erraztasunagatik. Hiriko lurzorurik garestiena izaten da eta eraikin altuen kontzentrazioa du nagusi (etxe-orratzak). Eremua, zabalgunea eta hirigune historikoko alde bat izaten da.

Leku bateko hilabeterik hotzeneko eta beroeneko bataz bertzeko tenperaturen artean dagoen aldea.

Lurzoruan nahiz atmosferan ur nahikoa ez dagoenean gertatzen den egoera da. Batzuetan, prezipitazioak urriagoak dira lurruntzen den ura baino, eta orduantxe gertatzen da fenomeno hau. Beraz, prezipitazioen eta ura lurruntzearen eragile nagusia den tenperaturaren arteko erlazioaren baitan dago idortasuna; hau da, prezipitazioa zenbat eta ttikiagoa eta tenperatura zenbat eta handiagoa izan, idortasuna orduan eta handiagoa da. Neurtzeko 2 indize daude. Hileko idortasuna neurtzeko, Gausss-en indizea (=hilabete bat idorra da hilabete horretako batez besteko tenperaturaren bikoitza mm-tan erregistratutako prezipitazio kopurua baino handiagoa edo berdina bada) eta Idortasun orokorra neurtzeko, De Martonne-ren indizea (prezipitazioen guztizkoa urteko batez besteko tenperaturaz zatitu eta horri hamar batuz; hala lurralde hezeak, erdihezeak, erdilehorrak...izan daitezke). Begetazioa eza edo eskasia eragiten du (landaretza xerofiloa).

Nagusitzen diren aire masek jotzen ez duten, babesean geratzen den mendietako maldak. Alde honetan aire masak, dagoeneko hezetasuna galduta eta beroagoak iristen dira foehn fenomenoa sortaraziz. Beraz, airearen tenperaturak gora egiten du eta lehortasuna handitu egiten da.

Erakusle honek pertsona bat jaiotzean kalkulatzen zaion bizi iraupena edo urte kopuruak erakusten digu. Aldatu egiten da herri batetik bestera, bizi baldintzen arabera: elikadura, osasuna, higienea, gerrak etab. Bizi itxaropenak herri baten garapen mailaren isla da. Handiagoa izaten da herri garatuetan. Espainian gizonetan 78 urtetakoa da eta emakumeetan 84 urteetakoa.

Atzeratutako eskualdeen garapena sustatzeko, eta gainbeheran egin duten industria eskualdeak birmoldatzeko Europako Batzordeak kudeatzen dituen diru-laguntzak dira. Egitura-funtsek batez ere, enpleguari lagundu diote. Europako eskualdeen arteko ezberdintasunak murrizteko Europar Batasuneko politika erregionala ezarri zen 1975ean. Espainian, 1986tik aurrera.

Mediterraneoko flora-eskualdeko landare-formazioa. Idortasunera edo lehortasunera egokitutako landaredia, hainbat sistemaren bidez: lurrazalean hedatuta edo oso sakonak diren sustraiak garatzea ura hartzeko, eta hosto iraunkorrak eta esklerofiloak (gogorrak eta korizeoak: txikiak, babes-estaldurarekin, erretxina, arantzak…), lurrunketa eta irradiazioa gutxitzeko. Espainian, klima mediterraneoan, batez ere, subdesertikoan eta estepakoan. Hosto txikikoak, arantzatsuak eta sustrai sakonekoak izaten dira, zabalduenak: txilarrak, isatsak, ezkaiak, erromeroa...

Eguraldi-mapa batean tenperatura (airearen berotasun-maila) bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira.