Connectez-vous
Créer une activité
Types d'activités
Centre d'aide
Entrez votre Game Pin
Blog
Premium
English
Español
Français
Créer une activité
Connectez-vous
Toutes les activités
Jouer Froggy Jumps
Imprimer Froggy Jumps
Animalia ornogabeen ezaugarriak eta sailkapena
Egilea :
Amaia Azpiroz Artano
1.
Animaliak sailkatzeko erabiliko dugun ezaugarria da .......
A
Eskeletodunak edo eskeletogabeak izatea.
B
Belarjaleak edo haragijaleak izatea.
C
Bizkarrezurra (barne-eskeletoa) izatea edo ez izatea.
2.
Aztertu irudia. Zer adierazten du grafikoak?
A
Animalia ornodunak handiagoak direla animalia ornogabeak baino.
B
Animalia ornogabeak ugariagoak direla animalia ornodunak baino.
C
Animalia ornogabeak urriagoak direla animalia ornodunak baino.
3.
Zein da ornogabea hitzaren esanahia?
A
Eskeletorik ez duela esan nahi du.
B
Bizkarrezurrik gabeko animaliak direla esan nahi du.
C
Barne-eskeletorik ez duela esan nahi du.
4.
Oro har, animalia ornogabeen gorputz-tenperatura...
A
Konstantea da eta erregulatu dezakete.
B
Ez da konstantea, inguruneko tenperatura dute, ezin dute erregulatu.
C
Bakarrik uretan bizi direnek dute inguruneko tenperatura.
5.
Irudian azaltzen den simetria...
A
Aldebiko simetria da.
B
Simetria erradiala da.
C
Irudiko animaliak ez du simetriarik.
6.
Irudian agertzen den simetria...
A
Aldebiko simetria da.
B
Simetria erradiala da.
C
Animaliak ez du simetriarik.
7.
Zein da poriferoen simetria-mota?
A
Ez dute simetriarik (asimetrikoak dira).
B
Aldebiko simetria dute.
C
Simetria erradiala dute.
8.
Zein da knidarioen simetria mota?
A
Simetria erradiala dute.
B
Ez dute simetriarik.
C
Aldebiko simetria dute.
9.
Animalia ornogabeen ugalketa mota:
A
Batzuk ugalketa sexuala dute, baina gehienek ugalketa asexuala dute.
B
Guztiek ugalketa asexuala dute.
C
Guztiek ugalketa sexuala dute.
10.
Belakiek poroak dituzte paretetan. Ezin dira lekualdatu eta uretakoak dira.
A
Knidarioak dira.
B
Poriferoak dira.
C
Ekinodermoak dira
11.
Zaku edota aterki forma dute eta garroak dituzte. Uretakoak dira (gehienak itsasokoak).
A
Poriferoak dira
B
Knidarioak dira
C
Ekinodermoak dira
12.
Har itxura duen gorputza dute eta zapalak dira.
A
Nematodoak dira
B
Platihelminteak dira
C
Anelidoak dira
13.
Har itxura duen gorputza dute, gorputz zilindrikoa eraztunetan zatituta dute.
A
Anelidoak dira
B
Nematodoak dira
C
Platihelminteak dira
14.
Har itxura duen gorputza, zilindrikoa eta mehea.
A
Anelidoak dira
B
Platihelminteak dira
C
Nematodoak dira
15.
Gehienek pieza bakarreko maskorra dute...
A
Moluskuak bibalbioak dira
B
Moluskuak zefalopodoak dira
C
Moluskuak gasteropodoak dira
16.
Bi piezako maskorra dute...
A
Moluskuak bibalbioak dira
B
Moluskuak zefalopodoak dira
C
Moluskuak gasteropodoak dira
17.
Garroak dituzte buruan...
A
Moluskuak bibalbioak dira
B
Moluskuak zefalopodoak dira
C
Moluskuak gasteropodoak dira
18.
Exoeskeletoa (kanpoko eskeletoa)dute eta kitinaz osatuta dago. Apendize artikulatuak dituzte.
A
Artropodoak dira.
B
Anelidoak dira.
C
Poriferoak dira.
19.
Hanka asko eta antenak dituzte...
A
Artropodoak intsektuak dira
B
Artropodoak krustazeoak dira
C
Artropodoak miriapodoak dira
20.
8 hanka dituzte eta antenarik gabeak...
A
Artropodoak araknidoak dira
B
Artropodoak krustazeoak dira
C
Artropodoak miriapodoak dira
21.
10 hanka dituzte eta antenadunak...
A
Artropodoak araknidoak dira
B
Artropodoak krustazeoak dira
C
Artropodoak intsektuak dira
22.
Irudian azaltzen da...
A
Karramarroa, ez du simetriarik
B
Karramarroa, aldebiko simetria du
C
Karramarroa, simetria erradiala du
23.
6 hanka dituzte eta antenadunak...
A
Artropodoak araknidoak dira
B
Artropodoak krustazeoak dira
C
Artropodoak intsektuak dira
24.
Barne eskeletoa dute, plaka zurrunez osatuta. Oin anbulakralen bidez mugitzen dira.
A
Poriferoak dira
B
Ekinodermoak dira
C
Knidarioak dira