Créer une activité
Jouer Relier Colonnes

Gezurrak hankak motzak.

Kalean uso etxean otso.

Dagoenean bon bon, ez dagoenean egon.

Lan lasterra, lan alferra.

Hil eta gero salda bero.

Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.

A zer parea, karakola eta barea!

Zozoak beleari ipurbeltz.

Aho itxian ez da eulirik sartzen.

Askoren mina tontoen atsegina.

Ez dago gaitzik on ez dakarrenik.

Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Neguan egunak motzagoak dira eta askoz ilunagoak.

Oparotasuna dagoenean, disfrutatu. Ez dagoenean, itxaron garai hobeetara.

Jokabide bikoitza; etxean zakar samarra den pertsona, kalean atsegin eta jatorra izan daiteke.

Isil zaitez, ezer esatekorik ez badaukazu.

Askoren gaitza, leloaren poza.

Azkar eta arretarik gabe egindako lanak ez du ezertarako balio.

Egoera txar guztietatik atera daiteke zerbait ona

Besteengan ikusten ditugu akatsak eta gugan ez.

Oso antzekoak eta xelebreak diren bi pertsonei esaten zaiena.

Behin egina, alferrik da damutzea. Ez dago atzera bueltarik.

Indarrak, inteligentziarik gabe eta ondo erabili gabe, ez du hainbesterako balio.

Gezurrak esaten baditugu, harrapatu egingo gaituzte goizago edo beranduago.