Créer jeu
Jouer Test
1. 
1. Ipuinaren arabera, nolakoa zen mundua antzina?
A.
Ez zegoen eguzkirik ez ilargirik, eta zeruak lurra ukitzen zuen ia.
B.
Ez zegoen ilargirik ez izarrik, eta zeruak lurra ukitzen zuen.
C.
Ez zegoen ilargirik ez izarrik, eta zeruak lurra ukitzen zuen ia.
D.
Ez zegoen ilargirik ez izarrik, eta hodeiak urdinak ziren.
2. 
2. Umeak pozik bizi ziren, buruarekin zerua jotzen zutelako.
A.
Egia da.
B.
Gezurra da.
3. 
3. Nola jolasten zuten umeek?
A.
Hodeiez egindako panpinak egiten jolasten zuten.
B.
Hodeiez hodei salto eginez jolasten zuten.
C.
Hodeiak alfonbra magikoak balira bezala jolasten zuten.
D.
Hodeiez egindako bolak elkarri jaurtitzen jolasten zuten.
4. 
4. Nagusiak zergatik ez ziren umeak bezain pozik bizi?
A.
Ez zutelako hodeiekin jolasteko denborarik.
B.
Egun guztia makurtuta ibili behar zirelako.
C.
Egun guztia lanean ibili behar zirelako.
D.
Ez zutelako eguzkia hartzeko denborarik.
5. 
5. Liraili printzesa jauregiko lorategian josten ari zela …
A.
Bere neba agertu zen bere indarra erakusteko.
B.
Aldean zituen bitxiak landareen gainean eskegi zituen.
C.
Jostorratzarekin atzamarrean sastatu egin zen.
D.
Aldean zituen bitxiak hodeietan eskegi zituen.
6. 
6. Liraili printzesa ez zegoen erabat eroso.
A.
Egia da.
B.
Gezurra da.
7. 
7. Zer eskatu zion bere nebari, Malakas printze indartsuari?
A.
Zerua gorantz bultzatzea eskatu zion, makurturik ez ibiltzeko.
B.
Zerua beherantz bultzatzea eskatu zion, haren gainetik ibiltzeko.
C.
Bere indarra, ohi bezala, jendeari erakusteko eskatu zion.
D.
Jauregi berri bat eraikitzea eskatu zion.
8. 
8. Malakasek bultzada bakarra behar izan zuen bere arrebak eskatutakoa egiteko.
A.
Egia da.
B.
Gezurra da.
9. 
9. Geroztik, Lirailik hodei batean utzitako bitxiak…
A.
Euri tantatan bihurtu ziren.
B.
Euria egiten duenean ikus daitezke zeruan soilik.
C.
Zeruan daude zintzilik, eta guk ilargia eta izarrak deitzen ditugu.
D.
Zeruan daude hegan, eta guk eguzkia eta ilargia deitzen ditugu.