Créer une activité
Jouer Compléter
BELDURRAREN HISTORIA
Uste dut beldurraren gainean aditu izateko adina beldur nozitu dudala aurtengo udaberrian eta
udan : baja - aldi eta bajualdi luzea igaro ditut beldurrak erasanda ; ____________________ , ez dakit masoka samarra
ote naizen - edo , beldurrari buruzko testu asko irakurri dut han eta hemen .
Hobbesek esana ____________________ da hurrengo hau : «Ni jaio nintzen egunean , anaia bikiez erditu zen gure
ama , neu eta nire beldurraz» . Machiavelok , berriz , hortik honakoa : hark erakutsi zion printzeari ,
gobernatu nahi bazuen , beldurra baliatu behar zuela . Beldurra da erlijioen sorburua ere , ____________________ ____________________ . Infernuaren beldurrez eduki dute jendea setioan mendeetan . Grekoek eta erromatarrek jainkotu egin zuten Beldurra ; bakoitzak bi izenekin , gainera : Deimos eta Phobos deitu zioten lehenengoek , eta Pallor eta Pavor besteek .
Baina ni neu ez nago , ____________________ , beldurraren kontra . Beldurrak , gehiegizkoa ez bada , onura asko ditu ,
bizi asko salba ditzake , eta disgustu ugari saihestu . Beldurtia izatea ez da kobardea izatea . ____________________ ,
beldurrik gabe ez dago ausartik , beldurraz jabetzea baita ausardia . Beldurra asko estimatzen da
amildegitik urruntzen zaituenean . Beldurra aingerua da , erortzen zarenean bere besoetan hartzeko
prest dagoenean . Niretzat , ____________________ , beldurra eta ausardia ez dira adiskide txarrak .