Créer une activité
Jouer Mots Croisés
1 Araba eta Bizkaia artean kokatutako gailurra da, izen bereko mendilerroan eta Nerbioi ibarrean. Bizkaian zeuden bost "deiadar-mendietako" bat da; beraietatik egiten zuten Gernikako Batzarretarako deia, horretarako adar bat joz. Gainontzeko deiadar-mendiak hauek dira: Oiz, Gorbeia, Kolitza eta Sollube.
2 Gipuzkoan kokatua baina Arabako mugatik hurbil. Nahiz eta mendilerroari izena eman dion, ez da Aizkorriko mendilerroko garaiena, Atxuri baita. Bere haitzezko talaia batean duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino, eta alboan duen gurutzeagatik. Aizkorriko mendilerroa euskal mitologiaren sinesmen eta elezahar askoren kokalekua da. Mariren beraren egoitza nagusienetarikoa da. Marik bi egoitza nagusi ditu mendilerroan: Gaiztozulo Oñati aldean eta Aketegi.
3 Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1342 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan; Larrunarri izenaren aldaera fonetikoa da. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da. Geografikoki Tolosaldea eskualdean dagoen arren, Goierri eskualdeko leku askotatik ikusten da. Antzinatik, Larrunarri izenaz izan da ezaguna. XX. mendeko lehenengo erdialdean, baina, mendiaren ekialdeko artegi baten izena, Txindoki, mendi osorako ere zabaldu zen.
4 Bizkaiko mendia da, Bizkaiko deiadar mendietako bat, bere eskualdeko nabarmenetakoa. Gailurra Arrietan dago, baina inguruko hainbat herritatik igotzen da bertara: Sukarrieta, Bermeo, Mundaka, Meñaka,... Mendi estrategikoa izan da historian zehar, baina Euskal Herriko gerra zibilean ere. Bertan izan zen "Sollubeko borroka" deiturikoa; 10 eguneko guda latza izan zen errepublikar eta nazionalen artean, non 1.000 lagun inguru hil ziren. Gaur egun antenak daude tontorrean eta errepidea dago tontorreraino.
5 Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena. Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (979 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.120 m). Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duenak, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.
6
7 Bizkaiko bigarren mendirik garaiena da, albo-alboan duen Gorbeia ezagunaren ostean. Bien artean Aldaminoste (1.321 m.) izeneko mendi-lepoa dago. Lepo horren alboan sortzen da, hain zuzen ere, elur-metaketak eragindako "igitai" formako elurtegi ezaguna. Gorbeiak baino bisitari gutxiago jasotzen ditu urtean zehar, baina bertatik ere ikuspegi ederra izango dugu.
8 Arabako hegoaldeko mendi bat da, Toloñoko mendilerroan dagoena, Palomares mendebaldean eta Peña del Castillo ekialdean dituena. Arabako mendirik garaienetan bigarrena da; Gorbeia baino ez da altuagoa.
9 Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean dago. Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da. Informazio praktikoa:
10
11
2
3
5
8
10
6
4
1
7
9
11