Créer une activité
Jouer Test
1. 
Nola deitzen zaio hominidoek bi hanketan ibiltzeko garatu zuten ahalmenari?
A.
Bipedismoa
B.
Obiparismoa
C.
Bertikaltasuna
D.
Ergeltasuna
2. 
Zeintzuk dira historiaurreko aldiak?
A.
Neolitoa
B.
Metal Aroa
C.
Erdi Aroa
D.
Paleolitoa
3. 
Organo honetan emandako aldaketari esker gizakiek hizkuntza garatu ahal izan zuten komunikazioa konplexuagoa bihurtuz.
A.
Ahots-kordak
B.
Faringea
C.
Laringea
D.
Mihia
4. 
Nola du izena gizadiaren amonak?
A.
Addis Abeba
B.
Neardental
C.
Lucy
D.
Afarensis
5. 
Noiz hasi eta noiz bukatzen da historiaurrea?
A.
Duela 5.000 urte lehenengo hominidoak Afrikan agertu zirenetik, K. a. 3.000 urtean gizakiak sua menperatu arte.
B.
Duela 10 milioi urte hasten da gizakia agertzen denean eta K. a. 3.000 urte inguruan amaitzen da lehenengo idazkien agiria jasotzen denean.
C.
Duela 5 milioi urte hasten da gizakia agertzen denean eta K. a. 3.000 urte inguruan amaitzen da lehenengo idazkien agiria jasotzen denean.
D.
Duela 10 milioi urte hasten da lehenengo dinosaurioen aztarnak aurkitzen direnetik, duela 5 milioi urte lehenengo gizakiak agertzen direnera arte.
6. 
Zer ekintza ekonomikoak ziren nagusi Paleolitoan?
A.
Abeltzaintza eta bilketa
B.
Nekazaritza eta ehiza
C.
Abeltzaintza eta ehiza
D.
Ehiza eta bilketa
7. 
Non bizi ziren gizataldeak leku epeletan?
A.
Aire zabalean
B.
Txaboletan
C.
Leizeetan
D.
Zuhaitzen adarretan
8. 
Non bizi ziren Paleolitoko gizataldeak eremu hotzetan?
A.
Leizeetan
B.
Aire zabalean
C.
Txaboletan
D.
Zuhaitzen adarretan
9. 
Noiz lortu zuen gizakiak sua kontrolatzea?
A.
Duela 100.000 urte
B.
Duela 500.000 urte
C.
Duela milioi bat urte
D.
Duela bi milioi urte
10. 
Zertarako balio izan zitzaion gizakiari sua menperatzea?
A.
Janaria sukaldatzeko
B.
Tresna hobeak fabrikatzeko
C.
Animalia basatiak erakartzeko
D.
Leizeak argitzeko
11. 
Noiz hasi zen gizakia arrantza praktikatzen?
A.
Duela 50.000 urte inguru
B.
Duela milioi bat
C.
Duela 5.000 urte inguru
D.
Duela 70.000 urte inguru
12. 
Non kokatzen ziren Paleolitoko gizataldeak?
A.
Eremu lehorretan
B.
Mendien tontorretan
C.
Ibai edo laku baten alboan
D.
Lur azpian
13. 
Zergatik kokatzen ziren ibai edo lakuen inguruan?
A.
Ur asko eta landareak zeudelako
B.
Aire zabaleko laboreak ureztatzeko
C.
Animaliak edatera gerturatzen zirelako
D.
Piztiengandik babesteko
14. 
Nola egiten zuten arrantza Paleolitoan?
A.
Tranpak eta hezurreko arpoiak erabiliz
B.
Oraindik ez zen arrantza praktikatzen hasi
C.
Harriak erabiliz
D.
Eskuekin harrapatuz
15. 
Zertarako handitu eta zabaldu zen pelbisa?
A.
Emakumeak errazago erditzeko haurtxoek garezur handiagoarekin jaiotzen baitziren.
B.
Ipurmasaileko muskulu gero eta indartsuak hobeto eusteko.
C.
Sabelaren pisua handitzen delako elikadura osotuagoaren ondorioz.
D.
Gezurra da, pelbisa laburtzen da bizkortasuna eskuratzeko.
16. 
Zenbat hortz piezak ditugu guztira gaur egun?
A.
30
B.
32
C.
36
D.
28
17. 
Zer dela eta galdu ditugu iraganeko letagin kaninoak?
A.
Intsektuak albo batera uzten ditugulako haragia jateko.
B.
Gezurra da, egun letagin kaninoak kontserbatzen ditugu.
C.
Haragi gordina hobeto murtxikatzeko.
D.
Suarekin sukaldatzearen ondorioz haragia biguntzen delako.
18. 
Zer esan nahi du "Paleolito" hitzak?
A.
Harri handia
B.
Antzinako harria
C.
Harri berria
D.
Afrikako herria
19. 
Zertarako erabiltzen zen karrakailua?
A.
Grabatzeko eta hezurrezko tresnak egiteko.
B.
Arrantzatzeko ibaietan eta lakuetan
C.
Larruak garbitzeko
D.
Larruak josteko
20. 
Zertarako balio zuen gezi puntak?
A.
Grabatzeko eta hezurrezko tresnak egiteko
B.
Ehizatzeko
C.
Larruak garbitzeko
D.
Arrantzatzeko
21. 
Zertarako balio zuen arpoiak?
A.
Grabatzeko eta hezurrezko tresnak egiteko
B.
Larrua garbitzeko
C.
Larruak josteko
D.
Arrantzatzeko
22. 
Nola deitzen zaio muturrean haria sartzeko zulo bat egiten zaion tresnari?
A.
Arpoia
B.
Orratza
C.
Gubila
D.
Karrakailua
23. 
Noiz hasi eta noiz bukatzen da Metal Aroa?
A.
Idazkera asmatzen denetik lehenengo metalak aurkitzen direnera arte
B.
Gizakia metalezko lehenengo objektuak fabrikatzen hasten denetik, Mesopotamian eta Egipton idazkera asmatzen denera arte.
C.
Metal Aroa ez da historiaurreko garai bat
D.
Gizakiak nekazaritza asmatzen duenetik lehenengo metalak fabrikatzen fabrikatzen direnera arte.
24. 
Noiz hasi eta noiz bukatzen da neolitoa?
A.
Neolitikoa ez da historiaurreko aldi bat
B.
Duela 10 milioi urte hasten da gizakia agertzen denean eta K. a. 3.000 urte inguruan amaitzen da lehenengo idazkien agiria jasotzen denean.
C.
Gizakiak nekazaritza asmatzen duenetik lehenengo metalak fabrikatzen hasten direnera arte.
D.
Lehenengo idazkien agiriak aurkitzen direnetik lehen metalak fabrikatzen direnera arte.
25. 
Zer dela eta eraldatzen dira hominidoen eskuak?
A.
Hominidoak zuhaitzetatik jeisten direnez adarren artean ibiltzeko hatzamar oratzaileak ez ditugulako behar.
B.
Animalia basatiak eskuekin hobeto asfixiatzeko
C.
Tresnak eta lanabesak hobeto fabrikatzeko
D.
Zuhaitz batetik bestera hobeto igarotzeko
26. 
Bipedismoaren abantailak hauek dira:
A.
Eskuak askatzeko
B.
Hasieran hobeto mugitzeko trebetasuna
C.
Emeak erditzeko erraztasun handiagoak
D.
Ikuseremua areagotzeko