Nahikoa den edo nahi dugun kantitatea gainditzen badugu...
A.
Eraginak hobetuko dira; disfrutatu!
B.
Ez da ezer pasatzen, kannabisarekin ez dago gaindosirik eta
C.
Ondorioak lipotimiatik kris paranoide bateraino joan daitezke; antsietate krisiak ere agertu ahal dira
2.
Tenperaturan, presioan edo bihotzaren taupadetan bat-bateko aldaketak agertzen badira...
A.
Mediku batengana joan behar da, pertsona dardarka hasi ahal delako; aurrerantz makurtuko dugu pertsona ez itotzeko
B.
Jaka edo jertsea kenduko diogu freskoago sentitzeko eta bakean utziko dugu
C.
Beste porru bat erre dezala erlaxatzeko
3.
Kannabisarekin egindako bizkotxo ala infusio bat hartzerakoan, eraginak bapatean sentitzen dira
A.
Eraginak 10 minutu barru agertzen dira, beraz, jaten dugun bitartean noraino helduko garen jakingo dugu
B.
Eraginak erreta baino gogorragoak dira; gainera eraginak sentitzeko, denbora gehiago pasa behar da (digestioa hasi arte) eta horregatik, kontu handia euki behar dugu, nahi dugun kantitatea gainditzea erreza da eta
C.
Eraginak erretzerakoan bakarrik agertzen dira
4.
Norbaiti, antsietatea, beldurra, idei paranoideak edo "bidai txarra" ematen badio...
A.
Bakarrik utzi behar dugu, pasatuko zaio eta
B.
Anbulantziari ez deitu, bestela bere gurasoek erretzen duela jakingo dute
C.
Lasaitasunarekin hitz egin iezaiozu, emaiozu konfiantza, giroz aldatu (beste giro lasaiago batera) eta berarekin gelditu zaitez lasaitu arte. Inoiz ez utzi bakarrik eta konfiantza eta hurbiltasuna emaiozu.
5.
Tentsioa gehiegi jaisten bada...
A.
Airea hartu, deskantsatu, zerbait gozoa jan edo edan eta ura hartu behar du; Nahitaz oka egiteak ez du ezertarako balio
B.
Oka egiteak kannabisaren toxiko txarrak botatzen lagunduko dio
C.
Utziozu bakean, bakarrik pasatuko zaio
6.
"Blankoia" agertzen bada edo konortea galtzen badu...
A.
Esnatzen saiatu aurpegian txalotxoak emanez
B.
Burua albo batera jarrita, lurrean etzan; altxatu diezazkiozu hankak zure gerriraino, eta ahal den neurrian airea egon dadila