Créer jeu
Jouer Relier Colonnes

Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa.

Oiartzun: pareta zaharrak erantzun.

Oilarrak pixa egin baino lehen adiskidetuko haiz.

Nori berea da zuzenbidea Nori berea, Jaunaren legea. Nori berea da gizalegea.

Okila kantetan (kantatzen), euria atetan. (okil = pájaro carpintero)

Oinezkorik nahi ez, zaldizkorik etorri ez.

Osasuna munduko ondasuna.

Oilo ibiltari azerien janari.

On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak. (On egin / On egin deizula)

Ondo dantzatzen dakienak musika gutxi behar.

Ogi gogorrari hagin zorrotza.

Otsoa aipatu eta otsoa atean.

Norbaitez hizketan ari garenean eta bat batean agertzen denean.

“Que aproveche”. Norbaiti janak eta edanak kalterik egin ez diezaiola opa diogunean.

Loa da osasuntsu bizitzeko gauzarik garrantzitsuenetakoa. Arazoren bat daukagunean ez dugu lo ondo egiten. Arazoren bat izaten dugunean loa izaten da izorratzen den lehen gauza.

Osasuna da daukagun ondasunik garrantzitsuena.

Pertsona azkarrak ez du gehiegi behar norbaitek esaten diona ulertzeko.

Behar ez den tokian ibiltzen denari ezbeharrak gertatzen zaizkio. Saltsa guztietan sartzen denari gertatzen zaizkio ezbeharrak.

Zailtasunei aurre egin behar zaie.

Bakoitzari dagokiona eman behar zaio. Bakoitzak dagokiona eta merezitakoa izango du.

Hau nahi ez baduzu, beste hori ere ez duzu izango.

Herrien izenekin egiten den hitz jokoetako bat. Oiartzun herri zaharra delako edo.

Oilarrak pixik egiten ez duenez, seguru adiskidetuko zarela lehenago. (hegaztiek zirina egiten dute)

Okilaren kantua entzuten denean euria egiten du.