Connectez-vous
Créer jeu
Types de jeux
Centre d'aide
Game Pin
News
Premium
Créer jeu
Connectez-vous
Tous les jeux
Jouer Froggy Jumps
Imprimer Froggy Jumps
Lan Sektoreak
Egilea :
Maite Juaristi Egiraun
1.
Jendeak egiten dituen lanak hiru ekonomia sektoretan banatzen dira:
A
Lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila
B
Aberatsak, txiroak eta oso txiroak
C
Lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea
2.
Lehen sektoreko jarduera nagusiak dira
A
Soldata irabaztea, erosketak egitea eta bidaiatzea
B
Merkataritza, garraioa eta turismoa
C
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
3.
Nekazaritzan
A
Lurra lantzen da , landare - produktuak lortzeko
B
Jendea asko nekatzen da ura lortzeko
C
Ezin dira makinak erabili, eskuekin egin behar da lan
4.
Lehorreko laboreak hazteko ....
A
Fruitu lehorrak erein behar dira
B
Nekazariek ura edan gabe egin behar dute lan
C
Euri ura nahikoa da, ureztatu gabe
5.
Labore ureztatuak
A
Urarekin garbitu behar diren produktuak dira
B
Fruituak, barazkiak eta arroza dira.
C
Zerealak, olibondoak eta mahatsondoa dira
6.
Abeltzaintza
A
Itsasoetako edo ibaietako uretan egiten da
B
Abeltzainak komisaldegietan egiten dute lan
C
Animaliak haztea da
7.
Abeltzaintza estensiboan
A
Abeltzainek ilean estentsioak egiten dituzte
B
Animaliak ukuilu itxietan hazten dira
C
Animaliak landan aske hazten dira
8.
Abeltzaintza intensiboan
A
Lanaldia intentsiboa izan behar du
B
Animaliak ukuilu itxietan hazten dira
C
Animaliak landan aske hazten dira
9.
Arrantza
A
Arrainak edo uretako beste animalia batzuk harrapatzea da
B
Gelako neska baten izena da
C
Bakarrik entretenitzeko egiten den jarduera da
10.
Bigarren sektoreko jardueretan
A
Merkataritza, garraioa eta turismoa dira nagusi
B
Naturatik lortutako produktuak, produktu landuak bihurtzen dituzte.
C
Zilarrezko domina irabazi dute, bigarrenak direlako
11.
Industria
A
Lehen sektoreko jarduera da
B
Jarduera honetan etxebizitzak, zubiak, errepideak egiten dira
C
Fabriketan egiten den jarduera da
12.
Eraikuntza
A
Lehen sektoreko jarduera da
B
Jarduera honetan etxebizitzak, zubiak, errepideak egiten dira
C
Fabriketan egiten den jarduera da
13.
Ingurumenerako jarduera kaltegarriak daude
A
Nekazaritza ekologikoak pestizida kimikoak erabiltzen ditu
B
Zenbait fabrikak substantziak askatzen dituzte atmosferara eta uretara, kutsatuz.
C
Arrantzaleek nahi beste arrain harrapatu ditzakete
14.
Hirugarren sektoreko jardueretan
A
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza dira nagusi
B
Ez da ondasunik ekoizten; zerbitzuak ematen zaizkie pertsonei
C
Soldata irabaztea, erosketak egitea eta bidaiatzea da egin beharra
15.
100 pertsonetik zenbatek egiten dute lan hirugarren sektorean gure inguruan?
A
100 pertsonatik 76
B
100 pertsonatik 4
C
100 pertsonatik 20
16.
Kanpo-merkataritza
A
Herrialdeen arteko merkataritza trukeak dira
B
Kalean egiten diren erosketak dira: azokak, manteroak
C
Futbolaria jokoz kanpo dagoenean gertatzen da
17.
Garraioak
A
Pertsonak eta salgaiak leku batetik bestera eramateko jarduera da
B
Ugaztunei ileen artean sortzen zaizkien parasitoak dira
C
Jarduera honek ez du garrantzirik herrialde baten ekonomian
18.
Errepideak eta trenbideak zein garraio mota dira?
A
Lehorreko garraioa
B
Itsas garraioa
C
Aireko garraioa
19.
Turismoa
A
Jendea ohiko bizilekutik kanpora bidaiatzen duenean aisialdiaz gozatzeko
B
Asteburuan deskantsatzeko sofan etzanda gaudenean
C
18 urtetik gorakoak bakarrik egin dezakete
20.
Zeintzuk dira hirugarren sektoreko jarduera batzuk?
[Pista de audio]
A
Arrantzalea, nekazaria, abeltzaina
B
Kazetaria, pediatra, irakaslea, taxilaria
C
Igeltseroa, fabrikako langilea