Créer une activité
Jouer Mots Croisés
1 Ugaztun honek zuhaitzetan ibiltzeko joera du, nahiz eta batzuetan lurrera ere jesten den. 1,60 metro neurtzen du gutxi gorabehera eta 120 kilo pisatzen ditu batez beste. Simioen familiako espezie handienetakoa da, ile laranja eta esku luzekoa. Gehien bat frutez eta intsektuez elikatzen da.
2 Ugaztun hau zuhaitzetan ibiltzen da bizi osoan zehar. Espezie hau oso txikia da (25-45cm artean) eta kolore arruntak ditu: marroia, grisa eta beltza. Fruituez, arrautzez eta intsektuz elikatzen da. Oso eskalatzaile ona da eta habila da adar batetik bestera pasatzen.
3 Ugaztun honek ohitura du zuhaitzetatik zein lurretik ehizan ibiltzeko. Haragijale honek animalia handiak harrapatzen ditu: kaimanak, oreinak... Horixka izaten da eta orban marroiak ditu. 2,00 metro neurtzera iritsi daiteke felino hau.
4 Animalia hau narrastia da. 1,20 metro neurtzeko joera dute. Uretan zein lur hezeen inguruan ibili ohi dira. Hortz zorrotzak ditu, azal oso gogor eta iluna eta krokodilo txiki baten itsura du. Haragijalea da eta uraren inguruan ibiltzen diren animalia oro jaten du.
5 Hegazti hau oso bereizgarria da bere kolore biziko moko eta lumengatik. 20-70 zentimetro neurtzen du normalean eta zuhaitz altuetan edo txikien puntan ibiltzen da normalean, bertako fruitu hazi eta intsektuak janez.
6 Anfibio hau mundu osoan zehar dago, baina oihanetakoak bereziak dira: koloretsuak eta pozoitsuak. Oso txikiak dira (1-6cm), eta gehienbat intsektu txikiez elikatzen da.
7 Narrastia da, kolore asko ditu baina normalean marroia izaten da nagusi. Lurretik zein zuhaitzeik ibil daiteke eta oso gustoko ditu arratoi, urtxintxa zein txoriak. 4 metro neurtzera iritsi daiteke.
5
7
6
1
2
4
3