Asmakizuna 6 - hitza asmatzenVersion en ligne

Lau bertsotan pistak emango zaizkigu, pausoka. Ia bertsoak amaitzerako igartzen dugun zer den!

par Bertsoikasgela.eus bertso jolasak
1
QR

Gizakion buruak gauzak asmatzeko / baditu zenbait dohain jainkoen antzeko.

Pistak

QR

Zera honek balio du bidaiatzeko / gu geldirik gaudela urruti heltzeko.

QR

Gu mugitzen bagara mugitu ohi dena / geldirik gaudela ere mugi daitekeena.

QR

Hemen gaudela urrun joaten dakiena / ta mugitzen bagara hantxe dagoena.

QR

Ia edonork badu bat azken boladan / noranahi iristeko nahi den abiadan.

QR

Uhinak ekarri ta uhinak eraman / aldi berean hemen aldi berean han.

QR

Bere botoiak dauzka ta bere antena / esku bakar batean kabitu ahal dena.

QR

Berdin da momentua, berdin da problema / hitz egitea omen da garrantzitsuena.